Gasteizko Erdi Aroko hirigunerako bisita gidatua (euskaraz)
Event s casco medieval 5

Gasteizko Erdi Aroko hirigunerako bisita gidatua (euskaraz)

Brought to you by: Oficina de Turismo. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

Turismo Bulegoa. Espainia plaza, 1 See map Turismo Bulegoa. Espainia plaza, 1 Pick a date

Event detail

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. 


Informazio gehiago

  • Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
  • Prezioa: 5,20 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).
  • Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
  • Hizkuntzak: euskara. Bisita hau gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere egin daiteke .
  • Topalekua: turismo-bulegoa (Espainia plaza, 1).
  • Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.

Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.


Harremanetarako


Baldintzak

  • Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 48 ordu lehenago.
  • Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu. 
  • Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.

Access policy

The promoter has not specified underage access policy, if you have any question please contact directly with the promoter.

Video

Comments (12) 12 Comments

Sonia
12/30/2021
Attended on 12/29/2021 VERIFIED COMMENT
Fenomenal
Oso gustora egon ginen, ibilbidea primerakoa izan zen. Leirek oso interesaría egin zuen bisita eta gure semearentzako ameno egin zuen. Eskerrik asko, oso gomendagarria da, arabatarrak izanda asko ikasten da.
Paul Garitano
12/27/2021
Attended on 12/26/2021 VERIFIED COMMENT
Olatz
Olatzekin oso gustora egon ginen. Azalpen oso onak!!
Iñaki
12/7/2021
Attended on 12/6/2021 VERIFIED COMMENT
Bisita euskaraz
Bisita atsegina eta oso gomendagarria. Eskerrik asko Leire.
Ema
11/15/2021
Attended on 11/13/2021 VERIFIED COMMENT
EDERTO !
Merezi du
Jsb
08/5/2021
Attended on 08/3/2021 VERIFIED COMMENT
Oso ona eta argigarria
Beste begi batzuekin ikusten duzu Gasteiz, bisitaren ondoren. Eskertzekoa, bestalde, hain ordutegi egokia euskaraz eskaintzen den bisita egiteko.
We and our partners use our own and third-party cookies in order to offer you the service in a correct way, measure the visits made to our website and, in specific cases, show you advertising and allow you to share content on social networks. You can obtain more information about cookies by consulting our Cookies Policy. To continue browsing you must accept all of them or you can rechazar aquí measurement and marketing cookies.
Refuse